Gure istorioa

Tokiko jendea kanta arazteko ideia, Ibarra auzo lekuan sortu da.

Bistan da, ideia ez da berria, Baionan Kantuzetik, Lehuntzen Kantuzerat, adibide frango ditugu…

Gaurtik ez hain urrun, herriko pestetan, Bruno eta bere "paperboard magikoa"ri esker, gazte eta beti gazte direnek plazer handia hartzen zuten abesti tradizionalak eta modernoak a capella abestean, albodien itzalean.

Baina 2005 eta 2015 artean loratu zen praktika hau pixkanaka desagertuz joan zen, eta elkartu eta abesteko aukerak guttitu egin ziren, beste talde batzuk bilatzera behartuz.

Beraz, 2022ko udazken hasieran, Jean-Paul, gitarra eta txapela zuen gizonak, eta Hervé, Aitor bezala ezagutzen denak, errepikatzen hasi ziren, biziki abentura polita bihurtuko den ideiarekin : Bardozen Kantuz.

Lehen emanaldia 2022ko azaroaren 17an egin zen.

Luze gabe, herriko bi gazte bikoteari lotu ziren, gitarra eskuetan: Sylvain eta Manu.

Taldea handitu zen Koxe soinularia eta abeslariaren jitearekin.

Urtebeteko existentzia informalaren ondoren, BARDOZEN KANTUZ elkartea ofizialki sortu zen 2023ko abenduan.