BARDOZEN KANTUZek abestu nahi duten oroak onartzen ditu!
Zatoz gurekin elkartzera:
Bardozeko Salha gazteluan, hilabeteko hirugarren ostiralean, 18:45ean. Bakoitzak bere basoa, zerbait jateko eta edateko ekartzen du, alaia eta biziki laketa den pausa gormanta ospatzeko.
Elkarte ezberdinek edo herriak eskatutako ekitaldietan: Euskaraldia, Euskararen urtaroa, Olentzero, Inauteriak, Bardozeko pestak...
Aturri ibai ondoko herri guzien kantu taldeen bilkuran (Aturri Ondo Kantuz), urriko lehen igandean.
Kantuen hitzak proiektatzen dira, baina elkarteak argitaratutako abesti-liburua ere eros dezakezu (ikus abesti-liburuaren fitxa) eta baita gure lepokoa ere.
Xoraturikan baldin bazira, elkartean sartzen ahalko zira, urtean 15 €-ren truke eta elkartzeko eta abesteko plazererako eskainiko ditugun ateraldi desberdinetan parte hartu (sagardotegia, Jurançon arnoaren ate idekiak, Oteiza Aldudekoa, Errioxa...).